LibreOffice 25.2 laguntza
Sortu kode linealak eta matrizialak edozein URL edo testurekin.
QR kodeak eta barra-kodeak sortzeko eginbidearen bidez, edozein kate edo URL hartuta barra-kode bat edo QR kode bat sortu daiteke eta objektu grafiko gisa txertatu daiteke dokumentu batean.
Kodea sortzeko erabiliko den testua.
Sortuko den QR kodearen errore-zuzenketaren balioa. QR kode baten errore-zuzenketaren funtzioa da QR kodea erabili ahal izatea hondatuta badago ere.
Errore-zuzenketako lau balio estandar daude.
Baxua: kode-hitzen %7 berreskuratu daitezke.
Ertaina: kode-hitzen %15 berreskuratu daitezke.
Kuartila: kode-hitzen %25 berreskuratu daitezke.
Altua: kode-hitzen %30 berreskuratu daitezke.
Kodearen inguruko marjinaren zabalera.
Beheko QR kodea www.libreoffice.org testurako sortu da: