LibreOffice 24.8 laguntza
Gordetako pasahitz baterako sarbidea babesteko, esleitu pasahitz maisu bat.
Hainbat pasahitz saio batek irauten duen denboran edo behin betiko gorde daitezke babestutako fitxategi batean pasahitz maisu baten bidez.
Fitxategi batera edo gordetako pasahitzez babestutako zerbitzu batera sartzeko, pasahitz maisua sartu behar da. Saioak irauten duen bitartean pasahitz maisua sartu behar da.
Beste pertsona edo programek erraz asmatuko ez dituzten pasahitzak bakarrik erabiltzea komeni da. Pasahitz batek arau hauek bete beharko lituzke:
Gutxienez zortzi karaktere eduki behar ditu.
Maiuskulak, minuskulak, zenbakiak eta karaktere bereziak nahasita eduki behar ditu.
Ez da hiztegi edo entziklopediatan agertzen.
Ez du inolako zerikusi zuzenik zure datu pertsonalekin, esate baterako, ez da zure jaioteguna edo autoaren matrikula-zenbakia.
Idatzi pasahitz maisu bat baimenik gabeko erabiltzaileak ez sartzeko gordetako pasahitzetara.
Sartu berriro pasahitz maisua.