Bilatu eguneratzeak

LibreOffice aplikazioaren bertsiorako eguneratzerik erabilgarri badagoen begiratzen du. Bertsio berriagoa erabilgarri badago, eguneratzea deskargatzea aukeratu dezakezu. Deskargatu ondoren, instalazioko direktorioan idazteko baimena baduzu, eguneratzea instalatu ahal izango duzu.

Deskargatzen hasten denean, aurrerapen-barra bat eta hiru botoi ikusiko dituzu elkarrizketa-koadroan. Deskarga pausarazi eta berriro martxan jar dezakezu, 'Pausarazi' eta 'Berrekin' botoietan klik eginez. Egin klik deskarga bertan behera uzteko eta partzialki deskargatutako fitxategia ezabatzeko.

Lehenespenez, deskargak zure mahaigainean gordeko dira. Deskargatutako fitxategia gordeko den karpeta alda dezakezu - LibreOffice – Lineako eguneratzea aukeraren bidez.

Deskarga burutu ondoren, Instalatu sakatu dezakezu eguneratzea instalatzen hasteko. Berrespeneko elkarrizketa-koadro bat agertuko da, non LibreOffice ixtea hauta dezakezun.

Ohar-ikonoa

Sistema eragile batzuetan, baliteke deskargatzeko karpetara joan, deskargatutako fitxategia deskonprimatu eta instalazioko scripta eskuz abiarazi behar izatea.


Eguneratzea instalatu ondoren, deskargatutako fitxategia ezabatu egin dezakezu lekua libratzeko.

Emaguzu laguntza!