LibreOffice 25.2 laguntza
Eguneratzeak eskuz edo automatikoki bila daitezke.
Eguneratzerik badagoen begiratzean, instalatutako hedapen guztien eguneratzerik badagoen ere begiratuko da.
Aukeratu
eskuz begiratzeko.Eguneratzeen bilaketa automatikoa gaitu edo desgaitzeko, erabili Lineako eguneratzea aukera.
- LibreOffice -Eguneraketa bat eskuragarri badago, ikono bat agertuko da menu-barran eguneraketaren abisua emateko. Egin klik ikonoa informazio gehiago jasotzeko.
Bilatu eguneratzeak elkarrizketa-koadroa bistaratuko da, eta han LibreOffice aplikazioaren lineako eguneratzeari buruzko informazioa ikusiko duzu.
Gaitu Interneteko konexio bat LibreOffice(e)rako.
Proxy zerbitzari bat behar baduzu, sartu proxy-aren ezarpenak
- Internet – Proxy-a aukeran.Aukeratu
zure bulegoko aplikazio multzoaren bertsio berriagoa badagoen ikusteko.Bertsio berriagoa erabilgarri badago eta LibreOffice horiek automatikoki deskargatzeko konfiguratuta ez badago, ekintza hauetako edozein hauta dezakezu:
Deskargatu bertsio berria.
Instalatu deskargatutako fitxategiak.
Eten eguneratzeen bilaketa hau oraingoz.
LibreOffice fitxategiak automatikoki deskargatzeko konfiguratuta badago, berehala hasiko da deskargatzen. Elkarrizketa-koadroa ikonotu arren, deskargatzen jarraituko du.
Deskarga automatikoak desgaituta badaude, abiarazi deskarga eskuz.
Eguneratzerik aurkitzen ez bada, elkarrizketa-koadroa itxi dezakezu.
LibreOffice eguneratzeko administratzailearen eskubideak eduki behar dituzu.