Konprimatu irudia

Konprimatu hautatutako irudia bere datu-tamaina murrizteko eta irudiak dokumentuan duen tamaina aldatzeko.

Irudien konpresioa irudi digitalei aplikatzen zaien datu-konpresioa da. Irudiaren tamaina edo transmisio-denbora murrizteko erabiltzen da. Konpresioak ikusizko pertzepzioaren ezaugarriak eta irudi-datuen propietate estatistikoak baliatzen ditu informazioaren kalitatea gordetzeko.

Irudien konpresioa galerarik gabekoa edo galeraduna izan daiteke. Galerarik gabeko konpresioarekin, jatorrizko irudia akatsik gabe berreraiki daiteke konprimatutako datuetatik abiatuta. Galeradun konpresioan, berriz, jatorrizko irudiaren hurbilketa bat berreraikitzea ahalbidetzen du, eta kalitatea galtzen da; horren truke, konpresio-tasak handiagoak dira (eta fitxategi-tamainak, txikiagoak).

Komando hau erabiltzeko...

Hautatu irudia eta aukeratu Formatua - Irudia - Konprimatu.

Hautatu irudia, ireki laster-menua eta aukeratu Konprimatu


'Konprimatu irudia' elkarrizketa-koadroa

Konpresioa

JPEG kalitatea

Erabili graduatzailea JPEG konpresioaren kalitate-maila doitzeko 0 eta 100 artean. 100 balioak esan nahi du ez dagoela galerarik, eta 0 balioak irudi-kalitate txarra emango du. Balio lehenetsia den 90ak emaitza onak eskaintzen ditu eta datu-tamaina modu nabarmenean murrizten du.

Ohar-ikonoa

Konpresio-balioak ez daude estandarizatuta JPEG irudiak konprimatzen dituzten software-aplikazioen artean.


PNG konpresioa

PNG konpresioa galerarik gabekoa denez gero, 9 baino txikiagoa den konpresio-faktorea erabiltzeko arrazoi nagusia da dokumentuaren tamaina murrizteko premia oso handia dagoela, batez ere ordenagailu motel batean gorde nahi delako. Irudia deskonprimatzeko eragiketa ez da konpresio-mailaren mendekoa.

Bereizmena

Murriztu irudi-bereizmena

Markatu konprimatutako irudiaren dimentsioak aldatzeko.

Zabalera, altuera

Erabili biratze-botoiak konprimatutako irudiaren zabalera eta altuera berria ezartzeko.

Bereizmena

Hautatu irudiaren pixel-dentsitatea (puntuak hazbeteko - DPI) goitibeherako zerrendan.

Interpolazioa

Hautatu pixelen interpolazioa kalkulatzeko erabiliko den algoritmoa.

Irudiaren informazioa

Kalkulatu tamaina berria

Egin klik irudi-datuen tamaina kalkulatzeko, elkarrizketa-koadroko ezarpenetan oinarrituta.

Emaguzu laguntza!