Letra-tipoen ezaugarriak

Hautatu eta aplikatu letra-tipoen ezaugarri tipografikoak karakterei.

Komando hau erabiltzeko...

Alboko barratik:

Select the Styles deck, open context menu of a style, choose Edit Style - Font tab.

Ondoren, sakatu Ezaugarriak...


LibreOffice suiteak OpenType letra-tipoak onartzen ditu. OpenType formatuaren bi onura nagusiak dira plataforma anitzekin bateragarria dela eta oso hedatuak dauden karaktere multzoak eta diseinu-ezaugarriak onartzen dituela. Hortaz, hizkuntzen euskarri aberatsagoa eta kontrol tipografiko aurreratua eskaintzen ditu.

Ohar-ikonoa

'Letra-tipoaren ezaugarriak' elkarrizketa-koadroan bistaratutako ezaugarriak hautatutako letra-tipoaren araberakoak izango dira.


Letra-tipoaren ezaugarrien koadroa

Letra-tipoaren ezaugarrien koadroak letra-tipo horretarako erabilgarri dauden ezaugarri konfiguragarriak ditu.

Letra-tipoaren ezaugarriak bistaratzeko leihoa

Ezaugarriak bistaratzeko leihoak testu lehenetsi bat bistaratzen du, hautatutako ezaugarriak ikuskatu ahal izateko.

Emaguzu laguntza!