Dokumentuen eta paragrafoen sailkapenerako elkarrizketa-koadroa

Sailkapen-politikak aplikatzen dizkio uneko dokumentuari edo paragrafoari. Elkarrizketa-koadroaren bidez, dokumentuaren edo paragrafoaren sailkapeneko politika-termikoak uztartu daitezke aurredefinitutako sailkapen-terminoak erabilita edo sailkapen-termino pertsonalizatuak sartuta. Elkarrizketa-koadroak elementu aurredefinituen hainbat zerrenda bistaratzen ditu, BAILS-xml TSCP politika-fitxategitik kargatuta.

Komando hau erabiltzeko...

Gaitu TSCP sailkapena tresna-barra Ikusi - Tresna-barrak - TSCP sailkapena eta egin klik Kudeatu dokumentu-sailkapena edo Kudeatu paragrafo-sailkapena botoian.


Edukia

Edukia testu-koadroan elkarrizketa-koadroak sortu duen sailkapen-testua bistaratzen du eta existitzen den dokumentuaren edo paragrafoaren sailkapen-terminoak bistaratzen ditu. Beste termino batzuk ere gehitu daitezke, koadroko testuaz gain eta sailkapen-politiken konfigurazio-fitxategian dauden sailkapen-terminoez gain.

Lodia ikonoa (dokumentuen sailkapena soilik)

Aplikatu karaktere-formatu lodia dokumentuen edo paragrafoen sailkapen-terminoei.

Sinatu paragrafoa (paragrafoen sailkapena soilik)

'Hautatu ziurtagiria' elkarrizketa-koadroa irekitzen du, paragrafoa sinatzeko erabiliko den ziurtagiria aukeratu ahal izateko.

Azken aldian erabilia

Azken aldian erabilitako sailkapen-terminoak zerrendatzen ditu.

Sailkapena

Sailkapen-zerrendak Business Authorization Identification and Labeling Scheme (BAILS) eskematik itzulitako elementuak situ. LibreOffice aplikazioaren balio lehenetsiak honakoak dira:

Nazioartekoa

Nazioarteko zerrenda BAILSen elementuak dira, ez lokalizatuak. Lehenespena honakoa da:

note

Sailkapenaren zerrenda eta nazioartekoa zerrenda bera dira. Zerrenda bat aldatzean, bestea aldatuko da.


Markaketa

'Edukiak' testu-koadroari gehitzeko prest dauden eta lehendik existitzen diren marken zerrenda bat bistaratzen du. Egin klik bikoitza sarrera batean hura edukien testu-koadroan gehitu dadin, kurtsorearen kokalekuan. Markak sailkapen-politiken konfigurazio-fitxategian daude definituta.

Lizentzia

Dauden jabetza intelektualeko lizentziak bistaratzen ditu. Egin klik bikoitza lizentzia batean hura beheko Zati-testua koadroan bistaratzeko. Egin klik Gehitu botoian, lizentziaren testua Edukia koadroan kokatzeko. Lizentziak sailkapen-politiken konfigurazio-fitxategian daude definituta.

Zatiaren zenbakia

Existitzen den jabetza intelektualaren zatien zenbakiak bistaratzen ditu. Egin klik bikoitza zatiaren zenbakian hura beheko Zatiaren testua koadroan bistaratzeko eta egin klik Gehitu botoian zatiaren zenbakia Edukia testu-koadroan kokatzeko. Zatiaren zenbakia sailkapen-politikaren konfigurazio-fitxategian definitzen da.

Zatiaren testua:

Erabili koadro hau Edukia testu-koadroari gehituko zaizkion edukiak sartzeko.

Gehitu

Egin klik Zatiaren testua koadroko edukiak Edukia koadroari gehitzeko.

note

Sailkapenaren elkarrizketa-koadroaren ezarpenak dokumentuaren propietate pertsonalizatuaren parte dira.


Emaguzu laguntza!