Sailkapena barrak dokumentuen tratamendu seguruan laguntzeko tresnak ditu.
Sailkapena tresna-barrak zenbait zerrenda-koadro ditu dokumentuaren segurtasuna hautatzen laguntzeko, bai BAF kategoria-politikaren arabera, bai BAILS mailen arabera. LibreOffice aplikazioak eremu pertsonalizatuak gehituko ditu dokumentu-propietateetan (Fitxategia - Propietateak, Propietate pertsonalizatuak fitxa), sailkapen-politika dokumentuaren metadatu gisa biltegiratzeko.
Komando hau erabiltzeko...
Aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - TSCP sailkapena
Mailak
Sailkapen-maila lehenetsiak
LibreOffice aplikazioak behean erakusten diren dokumentu-sailkapenerako maila lehenetsiak (BAILS) eskaintzen ditu, negozioei dagokienez duten sentikortasun-mailaren arabera ordenatuak:
Bestelakoak: Dokumentuko informazioak, argitaratzen bada, ez du eraginik negozioan.
Negozioak: Inpaktu txikia. Informazioak inpaktua du negozioan, estutasun eta kalte txikiak sortu ditzake markan, argitaratzen bada.
Konfidentziala: Inpaktu ertaina. Argitaratutako informazioak negozioaren marka kaltetu dezake, hedabideetan oihartzun negatiboa izan dezake eta diru-galera eragin dezake.
Barne-erabilerarako soilik: Kalte handia. Nazio mailako oihartzuna hedabideetan, auzibideak, isunak, epe luzeko kalteak markan.