HTML inportazioa eta esportazioa

Fitxategi bat HTML dokumentu gisa esportatzen bada, deskribapena eta erabiltzaileak definitutako fitxategi-propietateak META etiketa gisa txertatuko dira, esportatutako dokumentuaren HEAD etiketen artean. META etiketak ez dira web-nabigatzaileetan bistaratzen eta informazio gehigarria sartzeko erabiltzen dira, adibidez zure web-orriak bilatzaileek hobeto aurkitu dezaten erabilitako gako-hitzak ezartzeko. Uneko dokumentuaren propietateak ezartzeko, aukeratu Fitxategia - Propietateak, egin klik Deskribapena edo Propietate pertsonalizatuak fitxetan eta idatzi nahi duzun informazioa.

Ondorengo fitxategi-propietateak META etiketa bihurtzen dira fitxategi bat HTML dokumentu gisa esportatzen duzunean:

ODF propietatea

HTML etiketak

Izenburua

<TITULUA>

Gaia

<META NAME="CLASSIFICATION" CONTENT="Eremuaren edukia">

Gako-hitzak

<META NAME="KEYWORDS" CONTENT="Eremuaren edukia">

Deskribapena

<META NAME="DESCRIPTION" CONTENT="Eremuaren edukia">

Propietate pertsonalizatuak

<META NAME="Eremu-izen pertsonalizatua" CONTENT="Eremu-eduki pertsonalizatua">


note

META etiketak dituen HTML bat inportatzen duzunean, etiketen edukia dagokion LibreOffice(r)en fitxategi-propietatearen koadroan gehitzen da.


tip

Gako-hitzak komen bidez bereizi behar dira. Gako-hitz batek zuriuneak edo puntu eta koma izan ditzake.


Inportaziorako aholkuak

HTML dokumentu bat inportatzen duzunean, hurrengo META etiketak automatikoki bihurtzen dira LibreOffice aplikazioaren eremu: <META HTTP-EQUIV="REFRESH"...> eta <META NAME="..." ...> non NAME AUTHOR, CREATED, CHANGED, CHANGEDBY, DESCRIPTION, KEYWORDS edo CLASSIFICATIONen berdina den.

TABLE etiketa baten aurretik kokatutako scriptak, iruzkinak eta META etiketak taularen lehenengo gelaxkan txertatzen dira.

HTML dokumentuaren goiburuko META etiketak eta scriptak dokumentuko lehenengo paragrafora inportatzen eta ainguratzen dira.

HTML etiketak inportatzeko aukerak ezartzeko, aukeratu - Kargatu/Gorde - HTML bateragarritasuna. META etiketa ezagun batek "HTTP-EQUIV" edo "NAME" dauzka, eta LibreOfficeko iruzkin gisa inportatzen dira. Salbuespen bakarra <META NAME="GENERATOR"...> da, eta horri ez ikusi egiten zaio.

Esportaziorako aholkuak

Dokumentu bateko lehenengo paragrafoaren hasieran dauden iruzkinak eta script-eremuak HTML dokumentuaren goiburukora esportatzen dira. Dokumentuaren hasieran taula bat badago, taulako lehen gelaxkako lehen paragrafoa HTML dokumentuaren goiburukora esportatzen da.

Emaguzu laguntza!