LibreOffice 25.2 laguntza
Sartu edo editatu XML iragazki baten fitxategi-informazioa.
Sartu XML fitxategiaren DOCTYPEa.
Iragazkirik zehaztuta ez duen fitxategi bat irekitzean iragazki bat detektatzeko identifikatzaile publikoa erabiltzen da.
Fitxategia hautatzeko koadro bat irekitzen du.
Esportatzeko iragazki bat bada, sartu esportatzeko erabili nahi duzun XSLT estilo-orriaren fitxategi-izena.
Inportatzeko iragazki bat bada, sartu inportatzeko erabili nahi duzun XSLT estilo-orriaren fitxategi-izena.
Idatzi inportatzeko erabili nahi duzun txantiloiaren izena. Txantiloian, XML etiketak bistaratzeko estiloak definitzen dira.
Txantiloia daukan direktoriorako bide-izena - LibreOffice - Bide-izenak aukeran egon behar du sartuta. XML fitxategi bat irekitzean (bere iragazkiak txantiloia erabiltzen duelarik), lehenbizi txantiloia irekitzen da. Txantiloian, LibreOffice estiloak mapatu ditzakezu XML etiketak bistaratzeko XML dokumentuan.