XML iragazki-ezarpenak

XML iragazkiaren ezarpena elkarrizketa-koadroa irekitzen du, XML fitxategiak inportatu eta esportatzeko iragazkiak sortu, editatu, ezabatu eta probatzeko.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Aukeratu Tresnak - XML iragazki-ezarpenak.

Fitxadun interfazetik:

On the Tools menu of the Tools tab, choose XML Filter Settings.


XML iragazkia terminoa laster-tekla gisa erabiltzen da deskribapen zehatzagoa lortzeko XSLT oinarritutako iragazkian bezala.

Terminoa

Deskribapena

XML

Extensible Markup Language

XSL

Extensible Stylesheet Language

XSLT

Extensible Stylesheet Language Transformation. XSLT fitxategiek XSLT estilo-orriak ere izena dute.


note

XHTML esportatzeko iragazkiak baliozko "XHTML 1.0 Strict" irteera sortzen du Writer, Calc, Draw eta Impress dokumentuetarako.


Iragazki-zerrenda

Hautatu iragazki bat edo gehiago, eta ondoren sakatu botoietako bat.

Instalatutako iragazkien izena eta mota erakusten dituzte zerrendek.

  1. Egin klik iragazki batean iragazkia hautatzeko.

  2. Sakatu ⇧ edo eta egin klik hainbat iragazki hautatzeko.

  3. Iragazki editatzeko egin klik bikoitza izen batean.

Berria

Iragazki berri baten izena duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Editatu

Hautatutako fitxategiaren izena duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Probatu XSLTak

Hautatutako fitxategiaren izena duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Ezabatu

Hautatutako fitxategia ezabatzen du, ondoren datorren elkarrizketa-koadroan baiezkoa eman ondoren.

Gorde pakete gisa

Gorde honela elkarrizketa-koadroa bistaratzen du, hautatutako fitxategia XSLT iragazki-pakete gisa (*.jar) gordetzeko.

Ireki paketea

Ireki elkarrizketa-koadroa bistaratzen du, XSLT iragazki-pakete bateko (*.jar) iragazki bat irekitzeko.

Laguntza

Elkarrizketa-koadro honen laguntza-orria bistaratzen du.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa ixten du.

Emaguzu laguntza!