Gertaerak

Programa-gertaerei makroak esleitzen dizkie. Esleitutako makroak automatikoki exekutatzen dira, gertaera jazotzen den aldi guztietan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu - Gertaerak fitxa.


Gorde hemen:

Lehenik hautatu non gorde nahi duzun gertaera-lotura: uneko dokumentuan edo LibreOffice(e)n.

Ohar-ikonoa

Dokumentu batekin gorde den makroa exekutatzeko dokumentua ireki behar da.


Zerrenda-koadro handiak gertaerak eta esleitutako makroak zerrendatzen ditu. Kokalekua hautatu ondoren Gorde hemen zerrenda-koadroan, hautatu zerrenda-koadro handiko gertaera bat. Ondoren egin klik Esleitu makroa aukeran.

Esleitu makroa

Makro-hautatzailea irekitzen du, hautatutako gertaerari makro bat esleitu ahal izateko.

Esleitu osagaia...

Esleitu osagaia elkarrizketa-koadroa irekitzen du, hautatutako gertaerarako UNO komando pertsonalizatua ezartzeko.

Ohar-ikonoa

Osagaiak esleitzea proposatzen da elkarrizketa-koadroen editoreko kontroletarako.


Kendu makroa

Hautatutako gertaerarako makroa edo osagai-esleipena ezabatzen du.

Emaguzu laguntza!