LibreOffice 7.1 laguntza
LibreOffice laster-menuak modulu guztietarako pertsonalizatzea ahalbidetzen du.
Komando berriak gehitu ahal dira, lehendik dauden komandoak aldatu, edo laster-menuetako elementuak berrantolatu. Makroen bidez exekutatutako komandoak ere gehi daitezke, eta edozein motako estiloak aplikatu zuzenean laster-menutik.
Sartu kate bat testu-koadroan, komandoen bilaketa mugatzeko.
Hautatu menu-komandoen kategoria goitibeherako zerrendan, komandoen bilaketa mugatzeko, edo korritu zerrenda beherantz. Makroen eta estiloen komandoak zerrendaren beheko aldean daude.
Testu-koadroak hautatutako komandoaren deskribapen laburra dauka.
Hautatu laster-menua zein kokagunetan erantsiko den. LibreOffice modulu bati eransten bazaio, laster-menua modulu horretan irekitako fitxategi guztietarako egongo da erabilgarri. Fitxategiari eransten bazaio, fitxategi hori ireki eta aktibo dagoenean soilik egongo da erabilgarri.
Select the Context Menu where the customization is to be applied.
Sakatu ezkerrerako geziaren botoia hautatutako komandoa uneko laster-menutik kentzeko.
Sakatu gorako edo beherako gezien botoiak hautatutako komandoa gorantz edo beherantz mugitzeko bistaratutako laster-menuko komandoen zerrendan.
Hautatutako komandoa arrastatu eta jaregin dezakezu hura nahi duzun tokira mugitzeko.
Txertatu bereizlea: Gehitu bereizle-marka bat menuen irakurterraztasuna hobetzeko eta komandoak gaiaren arabera taldekatzeko.
Txertatu azpimenua: Txertatu azpimenu-sarrera bat. Sartu izen bat azpimenu berrirako, ondoren datorren elkarrizketa-koadroan. Azpimenu berria automatikoki egongo da eskuragarri ediziorako menu-zerrendan.
Aldatu izena: Aldatu sarreraren izena.
Lehenago laster-menu honi egindako aldaketa guztiak ezabatzen ditu.