Teklatua

LibreOffice komandoen laster-teklak edo LibreOffice Basic-eko makroak esleitzen edo editatzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua fitxa. Dokumentu batek irekita egon behar du.


Lasterbideak LibreOffice aplikazio guztietarako zein uneko aplikaziorako esleitu edo editatu daitezke. Lasterbide bat aplikazio guztietarako esleitzeko, aukeratu LibreOffice biratze-botoia goiko eskuineko izkinan.

To assign or modify a shortcut key: select a command in the Function list, select the key combination to be assigned in the Shortcut Keys list, then click Assign.

Hautatutako funtzioak dagoeneko laster-tekla bat badu, Teklak zerrendan bistaratuko da. Posible da funtzio berak laster-tekla bat baino gehiago izan dezan.

Aplikazioetako batean laster-tekla bat esleitzen bada, horrek gainidatzi egiten du LibreOffice suiteak aplikazio guztietarako ezarritako laster-tekla.

note

Sistema eragilean erabiltzen diren laster-teklak ez esleitu.


Laster-teklak

Lists the shortcut keys and the associated commands. When inside this panel, use a shortcut key to quickly jump to it.

Funtzioak

Laster teklei eslei diezazkiokezun funtzio-kategoriak eta LibreOffice funtzioak zerrendatzen ditu.

Kategoria

Funtzio-kategoria erabilgarriak zerrendatzen ditu. Estiloei laster-teklak esleitzeko, ireki "Estiloak" kategoria.

Funtzioa

Laster-tekla bati esleitu dakizkiokeen funtzioak zerrendatzen ditu.

Teklak

Hautatutako funtzioari esleitutako laster-teklak bistaratzen ditu.

LibreOffice

LibreOfficeko aplikazio guztietan arruntak diren laster-teklak bistaratzen ditu.

LibreOfficeko uneko aplikazioaren laster-teklak bistaratzen ditu.

Assign

Funtzioa zerrendan hautatutako komandoari Laster-teklak zerrendan hautatutako tekla-konbinazioa esleitzen dio.

Ezabatu

Hautatutako elementua edo elementuak ezabatzen ditu berrespena eskatu gabe.

Kargatu

Laster-teklen konbinazioa aurretik gordetako batek ordezten du.

Gorde

Uneko laster-teklen konbinazioa gordetzen du. Horrela gero berriro karga daiteke.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Emaguzu laguntza!