LibreOffice Basic liburutegien antolatzailea

Elkarrizketa-koadro horren bidez LibreOffice moduluak eta elkarrizketa-koadroak liburutegietan antolatu daitezke. Horrez gain, Basic liburutegiak fitxategietara edo hedapenetara inportatu edo esportatu daitezke.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak - Basic,
egin klik Antolatzailea botoian.


'Modulua' eta 'Elkarrizketa-koadroa' fitxa-orriak

Moduluak edo elkarrizketa-koadroak kudeatzea ahalbidetzen du.

Modulua edo elkarrizketa-koadroa

Dauden moduluak edo elkarrizketa-koadroak zerrendatzen ditu.

Editatu

Hautatutako modulua edo elkarrizketa-koadroa irekitzen du, hura editatu ahal izateko.

Berria (modulua)

Editorea irekitzen du eta modulu berria sortzen du.

Berria (elkarrizketa-koadroa)

Editorea irekitzen du eta elkarrizketa-koadro berria irekitzen du.

'Liburutegiak' fitxa-orria

Uneko aplikazioaren eta irekitako edozein dokumenturen makro-liburutegiak kudeatzea ahalbidetzen du.

Kokalekua

Hautatu antolatu nahi diren makro-liburutegiak dituen aplikazioa edo dokumentua.

Liburutegia

Uneko aplikazioaren edo irekitako edozein dokumenturen makro-liburutegiak zerrendatzen ditu.

Editatu

LibreOffice Basic editorea irekitzen du, hautatutako liburutegia aldatu ahal izateko.

Pasahitza

Pasahitza esleitzen edo editatzen du hautatutako liburutegirako.

Berria

Liburutegi berria sortzen du.

Izena

Sartu izen bat liburutegi edo modulu berrirako.

Inportatu

Aurkitu uneko zerrendari gehitu nahi diozun LibreOffice Basic liburutegia, eta sakatu 'Ireki'.

Esportatu

Hautatutako liburutegia hedapen modura edo Basic liburutegi modura esportatzea ahalbidetzen duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu ekintza berretsi ondoren.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa itxi, eta aldaketa guztiak gordetzen ditu.

Emaguzu laguntza!