LibreOffice 7.1 laguntza
Hautatu Nire makroak, LibreOffice makroak edo dokumentu ireki bateko makro edo script bat. Erabilgarri dauden makroak edo scriptak ikusteko, egin klik bikoitza sarrera batean.
Script bat exekutatzeko, hautatu bat zerrendan eta sakatu Exekutatu.
Script berria sortzen du. Script-editore lehenetsia irekiko da scriptarentzako izen bat sartu ondoren.
Sartu izen bat scriptarentzako.
Zure sistema eragilearen script-editore lehenetsia irekitzen du.
Hautatutako scriptaren izena aldatzea ahalbidetzen duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.
Hautatutako scripta ezabatzeko aukera eskaintzen du.