Makroak
Makroak grabatu edo antolatu eta edita daitezke.
Makro berria grabatzen du. Makroak grabatzeko eginbidea gaituta badago soilik erabili daiteke. Gaitu aukera hori LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Aurreratua atalean.
'Makro-hautatzailea' elkarrizketa-koadroa irekitzen du, makro bat abian jarri ahal izateko.
Editatu makroak
Makroa elkarrizketa-koadroa irekitzen du; hor LibreOffice Basic aplikazioko makroak sortu, editatu, antolatu eta exekutatu ditzakezu.
Elkarrizketa-koadroetara estekak dituzten azpimenuak irekitzen ditu. Elkarrizketa-koadro horietan makroak eta scriptak antola daitezke.
Makroan edo makrotik sinadura digitalak gehitzen eta kentzen ditu. Elkarrizketa-koadroa ziurtagiriak ikusteko ere erabil daiteke.
Makro-antolatzailearen elkarrizketa-koadroa fitxa irekitzen du.
XML iragazkiaren ezarpena elkarrizketa-koadroa irekitzen du, XML fitxategiak inportatu eta esportatzeko iragazkiak sortu, editatu, ezabatu eta probatzeko.