LibreOffice Basic makroak
Makroak antolatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Makroaren izena
Hautatutako makroaren izena bistaratzen du. Makro baten izena sortzeko edo aldatzeko, sartu izen bat hemen.
Hemengo makroa / Gorde makroa hemen
Makroak ireki edo gorde ditzakezun liburutegiak eta moduluak zerrendatzen ditu. Makro bat dokumentu jakin batekin gordetzeko, ireki dokumentua, eta gero, ireki elkarrizketa-koadro hau.
Exekutatu / Gorde
Uneko makroa exekutatzen edo gordetzen du.
Esleitu
Pertsonalizatu elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor hautatutako makroa menu-komando bati, tresna-barra bati edo gertaera bati esleitu diezaiokezu.
Editatu
LibreOffice Basic editorea abiarazi eta hautatutako makroa edo elkarrizketa-koadroa irekitzen du, hura editatzeko.
Berria/Ezabatu
Makro berri bat sortzen du, modulu berri bat sortzen du edo hautatutako makroa edo modulua ezabatzen du.
Dokumentuan makro berria sortzeko, hautatu "Estandarra" modulua Hemengo makroa zerrendan, eta ondoren egin klik aukeran.
Modulu berria sortzeko Nire makroak edukiontziko liburutegi batean, hautatu liburutegia eta sakatu aukera. LibreOffice Basic editorea irekiko da.
Makro edo modulu bat ezabatzeko, hautatu hura eta sakatu
.Liburutegi berria
Grabatutako makroa liburutegi berri batean gordetzen du.
Modulu berria
Grabatutako makroa modulu berri batean gordetzen du.
Antolatzailea
Makro-antolatzailea elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor, lehendik dauden makroen moduluak, elkarrizketa-koadroak eta liburutegiak gehitu, editatu edo ezabatu ditzakezu.