Kokagunea

Ezarri zerrenda ordenatu zein ordenatu gabeetan zenbakitze-ikurrek (zenbakiek zein buletek) izango dituzten koskak, tarteak eta lerrokatzeak.

Komando hau erabiltzeko...


Maila

Hautatu aldatuko diren mailak. Aukerak maila guztiei aplikatzeko, hautatu “1-10”.

Kokagunea eta tarteak

note

Orrialde honek LibreOffice Writerren bertsio guztietan erabilten kokatze-kontrolak erakusten ditu. Beste aplikazio batzuekin sortutako zenbait dokumentuk beste metodo bat erabiltzen dute kokalekuak eta tarteak zehazteko. Dokumentu horiek irekitzean, Zerrenda-estiloen kokalekua (zaharra) gunean dokumentatutako kokatze-kontrolak erakutsiko dira.


Lerrokatzea

Adierazi orriaren ezkerreko marjinatik zer distantziatara lerrokatu behar den zenbakitze-ikurra.

Alignment

Ezarri zenbakitze-ikurren lerrokatzea. Hautatu "Ezkerrean" zenbakitze-ikurra zuzenean "Hemen lerrokatuta" kokagunean has dadin. Hautatu "Eskuinean" zenbakitze-ikurra zuzenean "Hemen lerrokatuta" kokagunearen aurretik amaituz lerrokatuta egon dadin. Hautatu "Zentratuta" ikurra "Hemen lerrokatuta" kokagunearen inguruan zentratzeko.

note

Zenbakitzearen lerrokatzea aukerak ez du ezartzen paragrafoaren lerrokatzea.


Followed by

Hautatu zenbakitzearen ondoren agertuko den elementua: tabulazio-marka, zuriunea, lerro-jauzia edo bat ere ez.

Tabulazioa hemen

Tabulazio-marka bat hautatzen baduzu zenbakitzearen ondoren agertzeko, negatiboa ez den balio bat sar dezakezu tabulazio-markaren kokagunerako.

Koska

Adierazi zer distantzia egongo den orriaren ezkerreko marjinatik lehen lerroaren ondorengo paragrafo zenbakituko lerro guztien hasierara.

Lehenetsia

Koskaren eta tartearen balio lehenetsiak berrezartzen ditu.

Aurrebista

Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Emaguzu laguntza!