Pertsonalizatu

Ordenatutako edo ordenatu gabeko zerrenden formatu-aukerak ezartzen ditu. Nahi izanez gero, zerrenda hierarkikoko maila indibidualetan aplika daiteke formatua.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Buletak eta zenbakitzea.


Hautatu aldatu nahi duzun maila(k) eta ondoren zehaztu erabili nahi duzun formatua.

Maila

Hautatu formatu-aukerarako aldatu nahi duzun maila(k). Hautatuko maila nabarmendu egiten da aurrebistan.

Zenbakitzea

Zenbakia

Hautatu zenbakitze-eskema bat hautatutako mailetarako.

Hautapena

Deskribapena

1, 2, 3, ...

Zenbaki arabiarrak

A, B, C, ...

Alphabetical numbering with uppercase letters A–Z
After item 26, numbering continues AA, AB, AC, ...

a, b, c, ...

Alphabetical numbering with lowercase letters a–z
After item 26, numbering continues aa, ab, ac, ...

I, II, III, ...

Zenbaki erromatarrak (maiuskula)

i, ii, iii, ...

Zenbaki erromatarrak (minuskula)

1., 2., 3., ...

Zenbaki ordinalak

Bat, bi, hiru, ...

Zenbaki kardinalak

A,... AA,... AAA,...

Alphabetical numbering with uppercase letters A–Z
After item 26, numbering continues AA, BB, CC, ...

a,... aa,... aaa,...

Alphabetical numbering with lowercase letters a–z
After item 26, numbering continues aa, bb, cc, ...

Buleta

Karaktere-bulet bat gehitzen du lerro baten hasieran. Hautatu aukera hori, erabili Karaktere-estiloa goitibeherako menua buletaren karaktere-estiloa aukeratzeko eta sakatu Hautatu botoia bulet-karakterea aukeratzea ahalbidetzen duen 'Karaktere bereziak' elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

Grafikoak

Irudi bat bistaratzen du buleterako. Hautatu aukera hau eta sakatu Hautatu erabili nahi duzun irudi-fitxategia aurkitzeko. Irudia dokumentuan kapsulatuko da.

Grafiko estekatuak

Irudi bat bistaratzen du buleterako. Hautatu aukera hau eta sakatu Hautatu erabili nahi duzun irudi-fitxategia aurkitzeko. Irudia esteka gisa txertatuko da irudi-fitxategian.

Bat ere ez

Ez du aplikatzen zenbakitze-estilo bat.


Ondorengo eremuen erabilgarritasuna Zenbakia koadroan hautatzen den estiloaren araberakoa da.

Hasi:

Sartu uneko mailarako beste hasiera-zenbaki bat.

Aurretik

Sartu karaktere edo testu bat zenbakiaren aurretik bistaratzeko zerrendan.

Ondoren

Sartu karaktere bat edo zerrendako zenbakiaren atzean bistaratuko den testua. "1.)" estiloa erabiltzen duen zerrenda ordenatu bat sortzeko, idatzi ".)" koadro honetan.

Grafikoentzako aukerak:

Grafikoak

Hautatu grafiko bat edo aurkitu bulet gisa erabili nahi duzun grafikoa.

Zabalera

Sartu grafikoaren zabalera.

Altuera

Sartu grafikoaren altuera.

Mantendu proportzioa

Grafikoaren tamaina-proportzioak mantentzen ditu.

Lerrokatzea

Hautatu grafikoaren lerrokatze-aukera.

Emaguzu laguntza!