LibreOffice 24.8 laguntza
Idazten ari zarenean maiz agertzen diren hitzak osatzeko aukerak ezarri.
Maiz erabiltzen diren hitzak gordetzen ditu, eta automatikoki osatzen du hitza gordetako hitz baten lehenengo hiru letrekin bat datozen hiru letra idatzi ondoren.
Ez baduzu jartzen puntuaziorik hitzaren ondoren, LibreOffice(e)k zuriune bat gehituko du. Hurrengo hitza idazten hasi bezain laster gehitzen du zuriunea.
Hitz osoa laguntza-iradokizun gisa bistaratzen du.
Maiz erabiltzen diren hitzak zerrenda batean gehitzen ditu. Hitz-osaketaren zerrendatik hitz bat kentzeko, hautatu hitza eta ondoren egin klik Ezabatu sarrera aukeran.
Gaituta dagoenean, zerrenda garbitu egiten da uneko dokumentua ixtean. Desgaituta dagoenean, uneko hitz-osatzeko zerrenda erabilgarri jartzen da beste dokumentuetarako uneko dokumentua ixten duzunean. Zerrenda erabilgarri egongo da LibreOffice(e)tik irteten zaren arte.
Hautatu hitz-osaketa automatikora sartzeko erabili nahi duzun tekla.
Hitz osaketa baztertzeko, sakatu Esc.
Sartu hitz baten gutxieneko luzera hitz-osaketaren eginbiderako hautagarri izan dadin.
Sartu hitz-osaketaren zerrendan gorde nahi duzun gehieneko hitz kopurua.
Bildutako hitzen zerrenda. Zerrenda baliozkoa izango da uneko dokumentua itxi arte. Uneko saioan, zerrenda beste dokumentuentzako erabilgarria egiteko, desgaitu "Dokumentua ixtean, kendu bildutako hitzak zerrendatik".
Ortografia-egiaztatze automatikoa gaituta badago, egiaztapenak ezagutzen dituen hitzak besterik ez dira biltzen.
Hitz-osaketaren zerrendatik hautatutako hitza edo hitzak kentzen ditu.