Lokalizatutako Aukerak

Zehaztu zuzenketa automatikoaren aukerak aipu-marketarako eta testuaren hizkuntzaren mendekoak diren aukeretarako.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Autozuzenketaren aukerak - Lokalizatutako aukerak fitxa.


Hautatu idazten duzun heinean ordezteko [T], edo existitzen den testua aldatzean ordezteko [M].

Gehitu zuriune zatiezinak puntuazio marken aurretik, frantsesezko testuan

Hautsi ezin daitekeen zuriunea txertatzen du ";", "!", "?", ":" eta "%" karaktereen aurretik hizkuntza 'Frantsesa (Frantzia, Belgika, Luxenburgo, Monako edo Suitza)' ezarrita dagoenean, eta ":" aurretik karakterearen hizkuntza 'Frantsesa (Kanada)' balioarekin ezarrita dagoenean.

Zenbaki ordinalen atzizkien formatua (1st ... 1st)

Ordinalen testu-karaktereei formatua ematen die, hala nola ingelesezko 1st, 2nd, edo 3rd, goi-indize gisa. Adibidez ingelesezko 1st, 1st bihurtuko luke.

Ohar-ikonoa

Kontuan izan hori soilik aplikatuko dela zenbaki ordinalak goi-indize gisa formateatzeko hitzarmena jarraitzen duten hizkuntzetan.


Letraldatu hungariera zaharra testu-norabidea eskuinetik ezkerrera bada

Hitzak eta zenbakiak hungariera zaharreko idazkerara letraldatzen da, testu-norabidea eskuinetik ezkerrerakoa bada eta testu-diseinu konplexua erabiltzen bada.

Testu-diseinu konplexua erabiltzen duten hizkuntzak

Ordeztu << eta >> angelu-komatxoekin

'Gutxiago' eta 'gehiago' ikur bikoitzak automatikoki ordezten ditu « eta » angelu-komatxo bikoitzekin hainbat hizkuntzatan, eta ‹ eta › angelu-komatxo bakunekin Suizako frantsesean.

Komatxo bakunak / komatxo bikoitzak

Zehaztu ordezpen-karaktereak komatxo bakunetan edo komatxo bikoitzetan erabiltzeko.

Ordeztu

Automatikoki ordezten du komatxo bakunen sistemaren ikur lehenetsia zuk zehaztutako karaktere bereziarekin.

Hasierako karakterea

Hautatu karaktere berezi bat, Tresnak - Autozuzenketa - Aplikatu aukeratzen duzunean, uneko irekiera-komatxoa dokumentuan automatikoki ordeztu dadin.

Amaierako karakterea

Hautatu karaktere berezi bat, Tresnak - Autozuzenketa - Aplikatu aukeratzen duzunean, uneko itxiera-komatxoa dokumentuan automatikoki ordeztu dadin.

Lehenetsia

Komatxoak ikur lehenetsietara berrezartzen ditu.

Elkarrizketa-koadroen botoiak

Berrezarri

Fitxan aldatutako balioak baztertu eta balio lehenetsiak berrezartzen ditu.

Utzi

Elkarrizketa-koadroa itxi eta aldaketa guztiak baztertzen ditu.

Ados

Aldaketa guztiak gorde eta elkarrizketa-koadroa ixten du.

Emaguzu laguntza!