Salbuespenak

Zehaztu LibreOffice(e)k automatikoki zein laburdura edo letra-konbinazio ez duzun nahi zuzentzea.

Definitutako salbuespenak uneko hizkuntza-ezarpenaren arabera daude. Nahi izanez gero, hizkuntza-ezarpena alda daiteke beste hizkuntza bat hautatuz Hizkuntzaren ordezpenak eta salbuespenak koadroan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Autozuzenketaren aukerak - Salbuespenak fitxa.


Ordezpenak eta salbuespenak. Hizkuntza:

Sortuko edo editatutako dituzun ordezpen-arauen hizkuntza hautatu. LibreOffice(e)k kurtsoreak uneko dokumentuan duen kokalekuko hizkuntzarentzat definitutako salbuespenak bilatzen ditu, eta ondoren gainerako hizkuntzetan bilatzen du.

Laburtzapenak (ondoren maiuskularik ez)

Idatzi laburdura bat eta ondoren puntu bat, eta egin klik Berria eremuan. Honek eragozten du LibreOfficeek automatikoki maiuskulaz jartzea laburduraren amaierako puntuaren ondoren dagoen hitzaren lehenengo letra.

Automatikoki zuzendu ez diren laburdurak zerrendatzen ditu. Zerrendako elementu bat kentzeko, hautatu elementua eta ondoren egin klik Ezabatu aukeran.

Hasierako bi MAiuskula edo hASIERAKO mINUSKULA dituzten hitzak

Idatzi bi maiuskularekin edo minuskula batekin hasten den hitza edo laburdura, LibreOffice aplikazioak hasierako maiuskula bakarrera aldatu ez dezan. Adibidez, idatzi 'PC' LibreOffice(e)k ez dezan 'Pc' hitzera aldatu. Sartu 'eBook' hitza, 'Ebook' hitzera aldatu ez dadin.

Hasierako bi maiuskula edo hasierako minuskula bat dituzten eta automatikoki zuzenduko ez diren hitzak edo laburdurak zerrendatzen ditu. Bi maiuskularekin edo minuskula batekin hasten diren hitz guztiak zerrendatzen dira eremuan. Elementu bat zerrendatik kentzeko, hautatu elementua eta sakatu Ezabatu.

Berria

Uneko sarrera salbuespenen zerrendan gehitzen du.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu, berrespenik eskatu gabe.

Sartu automatikoki

Bi letra maiuskularekin hasten diren hitz eta laburdura autozuzenduak gehitzen dizkio salbuespenen zerrendari, autozuzenketa berehala desegiten bada +Z sakatuta.

Eginbide hau garrantzitsua da Maiuskula bihurtu esaldi guztietako lehen letra aukera edo Zuzendu HItz HAsierako BI MAiuskula aukera hautatuta badago elkarrizketa-koadro honetako Aukerak fitxako [I] zutabean eta Tresnak - Autozuzenketa - Idaztean gaituta badago.

Elkarrizketa-koadroen botoiak

Berrezarri

Fitxan aldatutako balioak baztertu eta balio lehenetsiak berrezartzen ditu.

Utzi

Elkarrizketa-koadroa itxi eta aldaketa guztiak baztertzen ditu.

Ados

Aldaketa guztiak gorde eta elkarrizketa-koadroa ixten du.

Emaguzu laguntza!