Aukerak

Hautatu idazten ari zarenean akatsak automatikoki zuzentzeko aukerak, eta ondoren sakatu Ados botoia.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Autozuzenketaren aukerak - Aukerak fitxa.


Erabili ordezpen-taula

Ordezpen-taulako lasterbide batekin bat datorren letra-konbinazio bat idazten baduzu, letra-konbinazioa ordezpen-testuarekin ordeztuko da.

Zuzendu HItz HAsierako BI MAiuskula

Bi letra maiuskula idazten badituzu "HItz" baten hasieran, bigarren letra maiuskula automatikoki ordeztuko du letra minuskula batek.

note

Ez zaizkie zuzenketak egingo ortografia-hiztegi aplikagarri batean dauden sarrerei.


Esaldi guztietako lehen letra maiuskula bihurtu.

Esaldi guztietako lehen letra maiuskula bihurtzen du

*Lodi*, /etzan/, -marratu- eta _azpimarratu_ automatikoak

Automatikoki aplikatzen du letra lodia, etzana, marratua edo azpimarratuaren formatua, asteriskoekin (*), barrekin (/), marratxoekin (-) edo azpimarrekin (_) inguratutako testuari, hurrenez hurren. Karaktere horiek desagertu egingo dira formatua aplikatu ondoren.

Ohar-ikonoa

Eginbide honek ez du balio formatua emateko * / - _ karaktereak Sarrerako metodoaren editorea erabilita idazten badira.


Ezagutu URLak

Automatikoki hiperesteka bat sortzen du URLbat idazten duzunean.

Ordeztu marrak

Marra luze batek marratxo bat edo bi ordezten ditu (ikus ondorengo taula).

Testua ordeztu egingo da bukaeran zuriunea idazten duzunean (zuriune-barra, tabuladorea edo Sartu tekla erabiliz). Ondorengo taulan, A eta B elementuek A-tik Z-rako letrak edo 0tik 9rako digituak dituzten testua adierazten dute. N letrak digituak soilik adierazten ditu.

Idatzitako testua:

Emaitza:

A - B (A, zuriunea, minus, zuriunea, B)

A - B (A, zuriunea, marra laburra, zuriunea, B)

A -- B (A, zuriunea, minus, minus, zuriunea, B)

A - B (A, zuriunea, marra laburra, zuriunea, B)

A--B (A, minus, minus, B)

A—B (A, marra luzea, B)
(ikus oharra taularen azpian)

N--N (N, minus, minus, N)

N–N (N, marra laburra, N)

A-B (A, minus, B)

A-B (aldaketarik gabe)

A -B (A, zuriunea, minus, B)

A -B (aldaketarik gabe)

A --B (A, zuriunea, minus, minus, B)

A -B (A, zuriunea, marra laburra, B)


note

Testuak hungarieraren edo finlandieraren hizkuntza-atributua badu, A--B sekuentziako bi marraxoak marra labur batekin ordezten dira, ez marra luzearekin.


Ez ikusi egin zuriune bikoitzei

Lerroarte bakun batek elkarren ondoko zuriune bat edo gehiago ordezten ditu.

Zuzendu bLOK mAIUS teklaren nahi gabeko erabilera

Blok Maius tekla gaituta dagoenean sartutako hitz baten maiuskulak alderantzikatzen ditu, zuriune bat sartu ondoren, eta Blok Maius tekla desgaitzen du. Adibidez, Libre sartzen bada BVlok Maius gaituta, lIBRE agertuko da, baina automatikoki Libre bihurtuko da.

Elkarrizketa-koadroen botoiak

Berrezarri

Fitxan aldatutako balioak baztertu eta balio lehenetsiak berrezartzen ditu.

Utzi

Elkarrizketa-koadroa itxi eta aldaketa guztiak baztertzen ditu.

Ados

Aldaketa guztiak gorde eta elkarrizketa-koadroa ixten du.

Emaguzu laguntza!