Idazten duzun bitartean testua automatikoki ordezteko aukerak ezartzen ditu.
Komando hau erabiltzeko...
Menu-barratik:
Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketaren aukerak.
Autozuzenketako erregela bat aplikatzeko, sartu aurredefinitutako testua dokumentuan eta sakatu zuriunea.
LibreOffice Writerren autozuzentzailea desaktibatzeko, aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Idaztean. Begiratu Autozuzenketa desaktibatzea laguntza-orria LibreOffice Writerren autozuzentzailea desaktibatzeari buruzko informazio gehiagorako.
Autozuzenketa testu-dokumentu oso bati aplikatzeko, aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Aplikatu.
LibreOffice Calc aplikazioko autozuzenketa desaktibatzeko, joan Tresnak - Autozuzenketaren aukerak menura eta kendu marka Aukerak eta Lokalizatutako aukerak fitxetako elementu guztiei. Begiratu Autozuzenketa desaktibatzea laguntza-orria LibreOffice Calc-eko autozuzenketa desaktibatzen ikasteko.