Sinonimoen hiztegia

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du uneko hitza sinonimo edo zerikusia duen termino batekin ordezteko.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Aukeratu Tresnak - Sinonimoen hiztegia

Fitxadun interfazetik:

Choose Review - Thesaurus.

On the Review menu of the Review tab, choose Thesaurus.

Tresna-barretatik:

Sinonimoen hiztegia ikonoa

Sinonimoen hiztegia

Teklatutik:

+ F7


warning

Sinonimoen euskarria ez dago hizkuntza guztietan erabilgarri.


Uneko hitza

Uneko hitza, edo 'Ordezkoak' zerrendan klik bikoitza eginez hautatuz zerikusia duen terminoa, bistaratzen du. Koadro honetan, bilatzeko testua zuzenean idatz dezakezu baita ere.

Ezkerrerako gezia

"Uneko hitza" testu-koadroaren aurreko edukiari deitzen dio.

Ordezkoak

Egin klik 'Ordezkoak' zerrendan zerikusia duen terminoa "Ordeztu honekin" testu-koadroan kopiatzeko. Egin klik bikoitza sarrera batean zerikusia duen terminoa "Uneko hitza" testu-koadroan kopiatzeko eta termino hura bilatzeko.

Ordeztu honekin

"Ordeztu honekin" testu-koadroko hitza edo hitzak jatorrizko hitza ordeztuko dute dokumentuak Ordeztu botoian klik egiten duzunean. Testua zuzenean idatz dezakezu koadro honetan.

Hizkuntza

Hautatu thesaurusaren hizkuntza. Thesaurus-liburutegia duten hizkuntzak instalatu ditzakezu Hedapenak webgunetik.

Emaguzu laguntza!