LibreOffice 7.5 laguntza
Hautatutako txinerazko testua txineraren idazketa-sistema batetik bestera bihurtzen du. Ez badago testurik hautatuta, dokumentu osoa bihurtuko da. Komando hau erabiltzeko, asiar hizkuntzen euskarria gaitu behar da atalean.
Hautatu bihurketaren norabidea.
Txinera tradizionaleko testua Txinera soilduko testuaren karaktereetara bihurtzen du. Egin klik Ados botoian hautatutako testua bihurtzeko. Ez bada testurik hautatzen, dokumentu osoa bihurtuko da.
Txinera soilduko testua Txinera tradizionaleko testuaren karaktereetara bihurtzen du. Egin klik Ados botoian hautatutako testua bihurtzeko. Ez bada testurik hautatzen, dokumentu osoa bihurtuko da.
Termino arruntak dira txinera tradizionalean eta soilduan esanahi berdina duten hitzak baina karaktere desberdinekin idazten direnak.
Hitzak hitz arrunten zerrendan aurkitzen diren bi edo hiru karaktereetara bihurtzen ditu. Zerrenda aztertu ondoren, falta den testua karakterez karaktere bihurtzen da.
Editatu hiztegia elkarrizketa-koadroa irekitzen du, bihurketako terminoen zerrenda edita dezakezularik.