LibreOffice 24.8 laguntza
Dokumentuan edo uneko hautapenean ortografia-akatsik badagoen begiratzen du. Gramatika-egiaztatzailearen gehigarria instalatuta badago, elkarrizketa-koadroak gramatika-akatsik badagoen ere begiratuko du.
Ortografia-egiaztapena kurtsorearen uneko kokalekuan hasten da eta aurrera egiten du dokumentuaren edo hautapenaren amaieraraino iritsi arte. Ondoren dokumentuaren hasieratik ortografia-egiaztapenak jarraitzea aukera daiteke.
Ortografiaren funtzionaltasunak gaizki idatzitako hitzak bilatzen ditu eta hitz ezezagunak erabiltzaile-hiztegi bati gehitzeko aukera ematen du. Gaizki idatzitako lehen hitza aurkitzen denean, Ortografia elkarrizketa-koadroa irekitzen da.
Ortografia-erroreak gorriz azpimarratuko dira, gramatika-erroreak urdinez.
Ortografia-egiaztapenean erabili behar den hizkuntza zehazten du.
Esaldia gaizki idatzitako hitzarekin nabarmenduta bistaratzen da. Editatu hitza edo esaldia, edo egin klik beheko testu-koadroko iradokizun batean.
Hitz ezezaguna saltatzen du eta ortografia egiaztatzen jarraitzen du.
Botoi honen etiketa Berrekin testura aldatzen da dokumentura bueltatu eta 'Ortografia' elkarrizketa-koadroa uzten bada. Kurtsorearen uneko kokalekutik ortografia zuzentzen jarraitzeko, sakatu Berrekin.
Hitz ezezagunaren agerraldi guztiak saltatzen ditu uneko LibreOffice saioaren amaierara arte, eta egiaztatzearekin jarraitzen du.
Gramatika egiaztatzean agertzen da. Egin klik ez ikusi egiteko iradokitako gramatika-aldaketari.
Hitz ezezaguna erabiltzaileak definitutako hiztegi batean gehitzen du.
Hiztegi berria gehitzeko, sakatu Aukerak eta gero sakatu Berria. LibreOffice berrabiarazi ondoren, erabiltzaileak definitutako hiztegi anitz erakutsiko dira Gehitu hiztegiari sakatzen denean. Hautatu zein hiztegitan gehituko den hitza.
Gaizki idatzitako hitza ordeztu dezaketen iradokitako hitzak zerrendatzen ditu. Hautatu erabili nahi duzun hitza, eta sakatu Zuzendu edo Zuzendu dena.
Hitz ezezaguna uneko iradokizunak ordezten du. Gaizki idatzitako hitza baino gehiago aldatzen baduzu, esaldi osoa ordezten da.
Hitz ezezagunaren agerraldi guztiak uneko iradokizunarekin ordezten ditu.
Gaitu hau lehenengo ortografia-akatsak konpontzeko eta ondoren gramatika-erroreak.
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du. Elkarrizketa-koadro horretan erabiltzaileak definitutako hiztegiak hauta daitezke eta ortografia egiaztatzeko arauak ezar daitezke.
Egin klik uneko sententzian egindako azken aldaketa desegiteko. Egin klik berriro sententzia berdineko aurreko aldaketa desegiteko.