LibreOffice 24.8 laguntza
Hautatutako 3D objektuaren gainazal-testuraren propietateak ezartzen ditu. Eginbide hori erabilgarri egoteko, lehenago gainazal-testura bat aplikatu behar diozu hautatutao objektuari. Gainazal-testura bat azkar aplikatzeko, ireki Galeria, eutsi sakatuta Shit+ , eta arrastatu irudi bat hautatutako 3D objektura.
Testurak
Testuraren propietateak ezartzen ditu.
Ezarri testuraren kolore-propietateak.
Testura zuri-beltzera bihurtzen du.
Zuri-beltza
Testura kolorera bihurtzen du.
Kolorea
Erakutsi edo ezkutatu itzaldura.
Testura itzalik gabe aplikatzen du.
Testura bakarrik
Testura itzalarekin aplikatzen du. Testuraren itzaldura-aukerak definitzeko, sakatu Itzaldura botoia elkarrizketa-koadro honetan.
Testura eta itzaldura
Ezarri testura bistaratzeko aukerak.
Testura automatikoki doitzen du, objektuaren forma eta tamaina kontuan hartuta.
Objektuaren berariazkoa
Testura ardatz horizontalarekiko paraleloan aplikatzen du.
Paraleloa
Testura-ereduaren ardatz horizontala esfera baten inguruan egokitzen du.
Zirkularra
Objektuko Y ardatzaren testura definitzeko, egin klik dagozkion botoietan.
Testura automatikoki doitzen du, objektuaren forma eta tamaina kontuan hartuta.
Objektuaren berariazkoa
Testura ardatz bertikalarekiko paraleloan aplikatzen du.
Paraleloa
Testura-ereduaren ardatz bertikala esfera baten inguruan egokitzen du.
Zirkularra
3D objektu batean testura bat aplikatzean sortzen diren 'zarata' batzuk filtratzen ditu.
Testura pixka bat lausotzen du, desiragarriak ez diren orbanak kentzeko.
Aktibatu/desaktibatu iragazkia