LibreOffice 25.2 laguntza
Uneko dokumentuko 3D objektuen propietateak zehazten ditu edo 2D objektu bat 3D objektu bihurtzen du.
Egin klik hemen elkarrizketa-koadroan erakutsitako propietateak hautatutako objektuari aplikatzeko.
Aplikatu
Egin klik hemen hautatutako objektuaren propietate guztiak elkarrizketa-koadroan bistaratzeko.
Eguneratu
Erabili ikono hau hautatutako 2D objektu bat 3D objektu bihurtzeko. 2D objektu anitz hautatu daitezke eta 3D objektu bakar bat sortu. 2D objektuen talde bat 3D bihurtzeko, hautatutako objektuak banandu egin behar dira.
Bihurtu 3D
Egin klik hemen hautatutako 2D objektu bat 3d biraketa-objektu bihurtzeko.2D objektu anitz hautatu daitezke eta denak 3D biraketa-objektu bakar bihurtu. 2D objektuen talde bat 3D objektu bihurtzeko, hautatutako objektuak banandu egin behar dira.
Bihurtu biraketa-objektu
Egin klik hemen persperktiba aktibatzeko/desaktibatzeko.
Aktibatu/desaktibatu perspektiba