Datu-iturburuak

Atal honetan datu-baseko taulak arakatzeko eta editatzeko informazioa dago.

Datu-iturburuen ikuspegi orokorra

note

Diseinu-ikuspegian irekita dagoen datu-baseko taula batean ezin da datu-iturburuaren arakatzailea erabili.


Datu-iturburuaren ikuspegia

Datu-iturburuaren arakatzailearen komandoak Taularen datuen barra eta testuinguruko menuetan aurki ditzakezu.

Hautatu erregistroak

Datu-baseko taula batean erregistro bat hautatzeko, egin klik errenkada-goiburukoan, edo egin klik errenkada-goiburu batean eta ondoren erabili gorako eta beherako gezi-teklak.

Ondorengo taulan deskribatzen da nola hautatu behar diren elementu indibidualak datu-iturburuaren arakatzailean:

Hautapena

Ekintza

Erregistroa

Egin klik errenkada-goiburukoan

Zenbait erregistro edo hautapena kentzea

Eutsi sakatuta eta egin klik errenkada-goiburukoan.

Zutabea

Egin klik zutabe-goiburukoan

Datu-eremua

Egin klik datu-eremuan

Taula osoa

Egin klik zutabe-goiburuaren errenkada-goiburukoan


Datu-taularen barra (datu-baseko taulak editatzea)

Ikonoa

Datu-baseko taulan erregistroak editatu, gehitu edo ezaba daitezke.

Datuak moztea, kopiatzea eta itsastea

Taula-eremuak ebaki, kopiatu eta itsats daitezke Datu-iturburuen ikuspegian. Beste LibreOffice fitxategi batzuetako taula-eremuak edo testuak eta zenbakiak arrastatzea eta jaregitea onartzen du datu-iturburuen arakatzaileak.

Ezin da arrastatu eta jaregin ondorengo taula-eremuetan: Bai/Ez, bitarra, irudizkoa edo zenbakizkoa.

note

Arrastatu eta jaregin funtzioak soilik balio du Editatu moduan.


Taula-datuen barra

Erabili taula-datuen barra datuen ikuspegia kontrolatzeko.

Datu-iturburuaren arakatzailean nabigatzea

Erregistro desberdinen artean nabigatzeko erabili datu-iturburuaren ikuspegiaren behealdean dagoen inprimakiaren nabigazio-barra.

Lehen erregistroa

Ikonoa

Joan taularen lehen erregistrora.

Aurreko erregistroa

Ikonoa

Joan taularen aurreko erregistrora.

Erregistro-zenbakia

Idatzi bistaratu nahi duzun erregistroaren zenbakia, eta ondoren sakatu Sartu.

Hurrengo erregistroa

Ikonoa

Joan taularen hurrengo erregistrora.

Azken erregistroa

Ikonoa

Joan taularen azken erregistrora.

Erregistro berria

Ikonoa

Erregistro berri bat txertatzen du uneko taulan. Erregistro bat sortzeko, egin klik taula-ikuspegiaren behealdean dagoen asteriskoa (*) botoian. Errenkada huts bat gehituko da taularen amaieran.

Erregistro kopurua

Erregistro kopurua bistaratzen du. Adibidez, "7 / 9 erregistroa (2)" esaldiak taulatik (9 erregistro dituelarik) bi erregistro (2) hautatu direla, eta kurtsorea 7. erregistroan kokatuta dagoela adierazten du.

Taulak antolatzea

Taularen formatuaren komandoetara sartzeko, saguaren eskuineko botoiaz klik egin zutabe-goiburuko batean edo errenkada-goiburuko batean.

Taularen formatua

Hautatutako errenkada(k) formateatzen du.

Errenkada-altuera

Uneko errenkadaren edo hautatutako errenkaden altuera aldatzen du.

Ezabatu errenkadak

Hautatutako errenkada(k) ezabatzen du.

Zutabe-formatua

Hautatutako zutabea(k) formateatzen du.

Zutabe-zabalera

Uneko zutabearen edo hautatutako zutabeen zabalera aldatzen du.

Ezkutatu zutabeak

Hautatutako zutabea(k) ezkutatzen du. Ezkutatutako zutabeak bistaratzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiaz edozein zutabe-goiburukotan eta ondoren aukeratu Erakutsi zutabeak.

Erakutsi zutabeak

Ezkutatutako zutabeak bistaratzen ditu. Aukeratu zerrendatik bistaratu nahi duzun zutabea edo ezkutatutako zutabe guztiak bistaratzeko, edo egin klik Dena botoian.

Emaguzu laguntza!