LibreOffice 7.3 laguntza
Ezarri hautatutako objektuaren ainguratze-aukerak.
Hautatutako objektua marko batean badago, objektua markoan ere aingura daiteke.
Hautatutako elementua gelaxkan ainguratzen du. Aingura-ikonoa gelaxkaren goiko ezkerraldeko ertzean bistaratzen da.
Hautatutako elementua karaktere batean ainguratzen du. Komando hau erabilgarria da soilik objektu grafikoetan.
Hautatutako elementua karaktere gisa ainguratzen du uneko testuan. Hautatutako elementuaren altuera uneko letra-tamaina baino handiagoa bada, elementua dagoen marraren altuera handitu egiten da.