LibreOffice 24.8 laguntza
Zehaztu hautatutako bunbuiloaren propietateak.
Bunbuilo horiek LibreOffice aplikazioaren bertsio zaharretatik datoz. Tresna-barra edo menu bat pertsonalizatu behar duzu bunbuilo horiek txertatzeko. Formadun bunbuilo pertsonalizatu berriagoek eginbide gehiago eskaintzen dituzte, adibidez, bunbuiloen tresna-barra, non forma hauta baitezakezu.
Egin klik bunbuiloan aplikatu nahi duzun Bunbuilo estiloan.
Sartu bunbuilo-marraren amaieraren eta bunbuilo-koadroaren artean zenbat leku utzi nahi duzun.
Hautatu nondik nahi duzun zabaltzea bunbuilo-marra, bunbuilo-koadroarekiko.
Sartu bunbuilo-koadrotik marraren inflexio-puntura zabaltzen den marra-segmentuaren luzera.
Altuera koadroa erabilgarri egoteko, ezinbestekoa da hautatzea Lotura-marra angeluduna bunbuilo-estiloa eta Optimoa kontrol-laukia garbi uztea.
Angelu bakarreko marra modurik egokienean bistaratzeko, egin klik hemen.