LibreOffice 7.5 laguntza
Hautatutako objektua inklinatzen du edo laukizuzen baten ertzak biribiltzen ditu.
Laukizuzen baten ertzak biribil daitezke soilik.
Sartu ertzak biribiltzeko erabili nahi duzun zirkuluaren erradioa.
Hautatutako objektua zehaztutako ardatz baten inguruan inklinatzen du.
Sartu hemen inklinatutako ardatzaren angelua. Inklinatze-angeluak adierazten du objektu bat zenbat inklinatzen den posizio bertikalarekiko.
Zenbait formak helduleku berezia dute, hura arrastatuta formaren propietateak aldatu ahal izateko. Saguaren erakusleak esku baten ikurra hartuko du helduleku berezi horietan. Kontrol-puntuak helduleku horiek X eta Y koordenatuak dira. Objektuak heldulekurik ez duenean, koadro horietako balioak zero dira. Formak kontrol-puntu bat badu, beste kontrol-puntuaren koordenatuak zero izango dira.
Sartu balio bat objektuaren kontrol-puntuen X eta Y koordenatuak ezartzeko.