LibreOffice 24.8 laguntza
Hautatutako marrazkian edo testuan diseinuaren edo ainguratzearen propietateak ezartzen ditu.
Marrazkiaren edo testuaren ertzen arabera kokatzen du testua.
Objektua testua baino txikiagoa bada objektuaren zabalera testuaren zabalerara arte zabaltzen du.
Objektua testua baino txikiagoa bada objektuaren altuera testuaren altuerara arte zabaltzen du.
Testuaren tamaina aldatzen du marrazki- edo testu-objektuaren area osoari doitzeko. Kontrol hau erabilgarri izateko, gainerako "doitze" kontrolek hautatu gabe egon behar dute.
Testu-fluxua egokitzen du. Horrela, hautatutako marrazkiaren ingeradekin bat egiten du.
Formaren barnealdean sartzeko forma pertsonalizatu batean klik bikoitza egin ondoren gehitzen duzun testua egokitzen du.
Forma pertsonalizatuaren tamaina aldatzen du sartutako testua egokitzeko, formaren gainean klik bikoitza egin ondoren.
Zehaztu zenbat leku utzi nahi duzun marrazkiaren edo testuaren eta testuaren ertzen artean.
Zehaztu zenbat leku utzi nahi duzun marrazkiaren edo testuaren ezker ertzaren eta testuaren ezker ertzaren artean.
Zehaztu zenbat leku utzi nahi duzun marrazkiaren edo testuaren eskuin ertzaren eta testuaren eskuin ertzaren artean.
Zehaztu zenbat leku utzi nahi duzun marrazkiaren edo testuaren goiko ertzaren eta testuaren goiko ertzaren artean.
Zehaztu zenbat leku utzi nahi duzun marrazkiaren edo testuaren beheko ertzaren eta testuaren beheko ertzaren artean.
Ezarri aingura mota eta ainguraren kokagunea.
Egin klik testuaren aingura jarri nahi duzun lekuan.
Marrazkiaren edo testu-objektuaren zabalera osora ainguratzen du testua.