LibreOffice 24.8 laguntza
Fitxa honetan hautatutako bi koloredun ereduarekin betetzen du objektua.
Erabilgarri dauden ereduak zerrendatzen ditu. Eredu propioak ere sortu edo aldatu daitezke.
Eredu baten izena aldatzeko, hautatu eredua, egin eskuineko klik eta aukeratu
. Eredua ezabatzeko, hautatu eredua, egin eskuineko klik eta aukeratu .Eredu pertsonalizatua gehitzen du uneko zerrendan. Zehaztu ereduaren propietateak eta, ondoren, egin klik botoi honetan.
Uneko ereduaren propietateak hautatutako ereduari aplikatzen dizkio. Nahi bada, eredua beste izen batekin gorde daiteke.
Marraztu edo aldatu eredu bat.
Marraztu eredua 8 x 8 pixeleko arbelean. Egin klik ereduaren pixel batean hura aktibatzeko, eta klik berriro hura desaktibatzeko.
Aktibatutako eredu-pixelen kolorea ezartzen du.
Desaktibatutako eredu-pixelen kolorea ezartzen du.