Gardentasuna

Ezarri hautatutako objektuan aplikatu duzun betegarriaren gardentasun-aukerak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Area - Gardentasuna fitxa (marrazki-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Area - Gardentasuna fitxa (aurkezpen-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Diagramaren horma - Gardentasuna fitxa (diagrama-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Diagrama area - Gardentasuna fitxa (diagrama-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Diagramaren zorua - Gardentasuna fitxa (diagrama-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Titulua - Titulu guztiak - Gardentasuna fitxa (diagrama-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Titulua - Titulu nagusia - Gardentasuna fitxa (diagrama-fitxak).

Aukeratu Formatua - Titulua - Azpititulua - Gardentasuna fitxa (diagrama-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Titulua - Titulua (X ardatza) - Gardentasuna fitxa (diagrama-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Titulua - Titulua (Y ardatza) - Gardentasuna fitxa (diagrama-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Titulua - Titulua (Z ardatza)- Gardentasuna fitxa (diagrama-dokumentuak)

Aukeratu Formatua - Objektu-propietateak - Datu-puntua - Gardentasuna - fitxa (diagrama-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Objektu-propietateak - Datu-serieak - Gardentasuna fitxa (diagrama-dokumentuak).

Aukeratu Formatua - Paragrafoa - Gardentasuna fitxa.

Aukeratu Ikusi - Estiloak - ireki sarrera baten laster-menua eta aukeratu Aldatu/Berria - Gardentasuna fitxa.


Gardentasun modua

Zehaztu aplikatu nahi duzun gardentasun mota.

Gardentasunik ez

Kolore-gardentasuna desaktibatzen du. Hauek dira ezarpen lehenetsiak.

Gardentasuna

Kolore-gardentasuna aktibatzen du. Hautatu aukera hau, eta ondoren idatzi zenbaki bat koadroan. % 0a erabat opakua izango da, eta % 100a erabat gardena.

Gardentasunaren biratze-botoia

Uneko betegarriaren kolorearen gardentasuna doitzen du. Idatzi % 0aren (opakua) eta % 100aren (gardena) arteko zenbaki bat.

Gradientea

Uneko betegarriaren kolorean gardenki-gradientea aplikatzen du. Hautatu aukera hau eta ondoren ezarri gradientearen propietateak.

Mota

Hautatu aplikatu nahi duzun gardenki-gradiente mota.

Zentroa X

Sartu gradientearen desplazamendu horizontala.

Zentroa Y

Sartu gradientearen desplazamendu bertikala.

Angelua

Sartu gradientearen biraketa-angelua.

Ertza

Sartu gradientearen area gardenak doitzeko kopurua. Balio lehenetsia % 0 da.

Hasierako balioa

Sartu gradientearen hasiera puntuaren gardentasun-balioa. % 0a erabat opakua izango da eta % 100a erabat gardena.

Amaierako balioa

Sartu gradientearen bukaera-muturraren gardentasun-balioa. % 0a erabat opakua izango da eta % 100a erabat gardena.

Aurrebista

Erabili aurrebista hautatutako objektuen betetzeko kolorean gardentasun efektua aplikatu baino lehen egingo diren aldaketak ikusteko.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Emaguzu laguntza!