LibreOffice 7.3 laguntza
Hautatu betegarri-irudi modura erabiliko den irudia edo gehitu zeure irudi-eredu propioa.
Erabilgarri dauden irudiak zerrendatzen ditu. Irudiak inportatzeko aukera ere badago.
Irudi baten izen aldatzeko, hautatu irudia, egin eskuineko klik eta aukeratu
. Irudi bat ezabatzeko, hautatu irudia, egin eskuineko klik eta aukeratu .Bilatu inportatu nahi den irudia eta egin klik Ireki aukeran. Irudia erabilgarri dauden irudien zerrendari gehituko zaio, amaiera aldean.
Inportatutako irudiak erabiltzaile-profilean gordetzen dira eta beste dokumentu batzuetan ere erabili daitezke.
Lauzetan: Bete area irudia lauzetan kokatuta.
Tiratuta: Tiratu irudia objektuaren area osoa bete dezan.
Kokagune eta tamaina pertsonalizatuak: Ezarri kokagune eta tamaina pertsonalizatua irudiarentzat.
Lauzen tamaina eta tamaina pertsonalizatua
Zabalera: Ezarri lauzaren edo tamaina personalizatuaren zabalera.
Altuera: Ezarri lauzaren edo tamaina pertsonalizatuaren altuera.
Eskala: Markatu hau altuera eta zabalera jatorrizko tamainaren arabera aldatu daitezen.
Hautatu irudiak objektu-arean izango duen ainguratze-kokagunea.
X desplazamendua: Ezarri irudiak ainguratze-kokagunearekiko izango duen desplazamendu horizontalaren balioa.
Y desplazamendua: Ezarri irudiak ainguratze-kokagunearekiko izango duen desplazamendu bertikalaren balioa.
Hautatu lauzen desplazamendua errenkadetan edo zutabetan. Erabili biratze-botoia desplazamenduaren balioa zehazteko.