Gradienteak

Hautatu gradiente bat, aldatu gradiente baten propietateak edo gorde gradiente berri bat.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Area - Gradienteak fitxa.


Gradientea

Erabilgarri dauden gradienteak zerrendatzen ditu. Zure gradienteak ere sortu edo aldatu ditzakezu.

Gehitu

Uneko zerrendan gradiente pertsonalizatua gehitzen du. Zehaztu gradientearen propietateak, eta ondoren sakatu botoi hau

Aldatu

Hautatutako gradientean uneko gradientearen propietateak aplikatzen ditu. Nahi izanez gero, gradientea beste izen batekin gorde daiteke.

note

Gradiente baten izena aldatzeko, hautatu gradientea, egin eskuineko klik eta aukeratu Aldatu izena. Gradientea ezabatzeko, hautatu hura, eskuineko klik eta aukeratu Ezabatu.


Aukerak

Erabili aukerak gradiente bat definitu edo aldatzeko.

Mota

Hautatu aplikatu nahi duzun gradientea.

Zentroa X

Sartu gradientearen desplazamendu horizontala. %0 balioa gradientearen amaiera-puntuaren uneko kokaleku horizontala da. Amaiera-puntuko kolorea Kolorera koadroan hautatutakoa da.

Zentroa Y

Sartu gradientearen desplazamendu bertikala. %0 balioa gradientearen amaiera-puntuaren uneko kokaleku bertikala da. Amaiera-puntuko kolorea Kolorera koadroan hautatutakoa da.

Angelua

Sartu hautatutako gradientearen biraketa-angelua.

Transition start

Sartu zein neurritan doitu nahi duzun gradientearen amaiera-puntuaren kolorearen area. Amaiera-puntuaren kolorea Kolorera koadroan hautatutakoa da.

Koloretik

Hautatu gradientearen hasierako puntuaren kolorea.

Sartu kolorearen intentsitatea Koloretik koadroan. % 0 balioa beltzari dagokio eta % 100 hautatutako koloreari.

Kolorera

Hautatu gradientearen bukaera-muturraren kolorea.

Sartu kolorearen intentsitatea Kolorera koadroan. % 0 balioa beltzari dagokio eta % 100 hautatutako koloreari.

Ezabatu

Hautatutako elementuak ezabatzen ditu ekintza berretsi ondoren.

Aurrebista

Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.

Emaguzu laguntza!