Deskribapena

Titulua eta deskribapena ezartzen dizkio hautatutako objektuari. Erabilgarri egoten dira erabilerraztasun-tresnentzat, eta ordezko etiketa gisa ere erabil ditzakezu dokumentua esportatzean.

Komando hau erabiltzeko...

Objektuaren laster-menua ireki, eta aukeratu Deskribapena.


Titulua

Idatzi tituluaren testua. Izen labur hori ikusgai egongo da HTML formatuko etiketa alternatibo gisa. Erabilerraztasun-tresnek irakur dezakete testu hori.

Deskribapena

Idatzi deskribapenaren testua. Pantaila-irakurketako softwarea erabiltzen dutenei objektu konplexu bat edo sail bat azaltzeko erabil daiteke azalpen-testu luzea. Deskribapena ordezko etiketa gisa ikusgai egongo da erabilerraztasun-tresnekin erabiltzeko.

Emaguzu laguntza!