Lerrokatu behean

Hautatutako objektuen beheko ertzak bertikalean lerrokatzen ditu. Draw edo Impressen objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren beheko ertza beheko orrialde-marjinan lerrokatzen da.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Lerrokatu - Behean (LibreOffice Writer, LibreOffice Calc).

Aukeratu Forma - Lerrokatu - Behean (hautatutako objektuak) (LibreOffice Draw).

Lerrokatu barran (LibreOffice Impress, LibreOffice Draw), sakatu

Behean ikonoa

Behean


Hautapenean behe-behean dagoen objektuaren beheko ertzarekin lerrokatzen dira objektuak. Talde bateko objektuak banaka lerrokatzeko, taldean sartzeko, hautatu objektuak, egin klik eskuineko botoiarekin eta, gero, aukeratu lerrokatze-aukera bat.

Emaguzu laguntza!