Lerrokatu objektuak

Hautatutako objektuak besteekin lerrokatzen ditu.

note

Hautatutako objektu bat karaktere gisa ainguratzen bada, lerrokatze-aukera batzuk ezingo dituzu erabili.


Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Choose Format - Align Text.

Fitxadun interfazetik:

Choose

Alboko barratik:

Select Properties - deck.


note

Objektu mota guztiak ezin dira elkarrekin hautatu. Modulu guztiek (Writer, Calc, Impress, Draw) ez dituzte lerrokatze mota guztiak onartzen.


Lerrokatu ezkerrean

Hautatutako objektuen ezkerreko ertzak lerrokatzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren ezkerreko ertza ezkerreko orrialde-marjinan lerrokatuko da.

Zentratu horizontalean

Hautatutako objektuak horizontalean zentratzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren zentroa horizontalean erdian lerrokatuko da orrialdean.

Lerrokatu eskuinean

Hautatutako objektuen eskuineko ertzak lerrokatzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren eskuineko ertza eskuineko orrialde-marjinan lerrokatuko da.

Lerrokatu goian

Hautatutako objektuen goiko ertzak lerrokatzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren goiko ertza goiko orrialde-marjinan lerrokatuko da.

Lerrokatu bertikalean zentratuta

Hautatutako objektuak bertikalean zentratzen ditu. Draw edo Impress aplikazioetan objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren zentroa bertikalean erdian lerrokatuko da orrialdean.

Lerrokatu behean

Hautatutako objektuen beheko ertzak bertikalean lerrokatzen ditu. Draw edo Impressen objektu bat hautatzen bada soilik, objektuaren beheko ertza beheko orrialde-marjinan lerrokatzen da.

Emaguzu laguntza!