Asiar fonetikaren gida

Karaktere asiarrean alboan oharrak gehi daitezke ahoskerarako gida gisa erabiltzeko.

These commands can only be accessed after you enable support for Asian languages in - Languages and Locales - General.

Komando hau erabiltzeko...

Menu-barratik:

Formatua - Asiar fonetikaren gida menua.


  1. Hautatu dokumentuko hitz bat edo gehiago.

  2. Aukeratu Formatua - Asiar fonetikaren gida.

  3. Sartu ahoskerarako gida gisa erabili nahi duzun testua Ruby testua koadroan.

Oinarri-testua

Uneko fitxategian hautatutako oinarri-testua bistaratzen du. Nahi izanez gero, oinarri-testua alda daiteke testua hemen sartuz gero.

Ruby testua

Sartu oinarri-testuaren ahoskerarako gida gisa erabili nahi duzun testua.

Lerrokatzea

Hautatu Ruby testuaren lerrokatze horizontala.

Kokagunea

Hautatu non ipini nahi duzun ruby testua.

Ruby testuaren karaktere-estiloa

Hautatu ruby testuaren karaktere-estiloa.

Estiloak

irekitzen du, ruby testuaren karaktere-estiloa hautatu ahal izateko.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.

Aplikatu

Aldatutako edo hautatutako balioak aplikatzen ditu, elkarrizketa-koadroa itxi gabe.

Emaguzu laguntza!