LibreOffice 24.8 laguntza
Orri-oin bat gehitzen dio uneko orrialdeari. Orri-oina orrialdearen beheko marjinan dagoen area bat da, testua edo grafikoak eransteko balio duena.
Nahi izanez gero, orri-oinean ertzak eta atzeko planoaren betegarria ere gehi daitezke.
Orrialde-marjinetaraino orri-oin bat zabaldu nahi baduzu, txertatu marko bat orri-oinean.
Ezarri orri-oinaren propietateak.
Orri-oin bat gehitzen dio uneko orrialde-estiloari.
Orrialde bakoitiek eta bikoitiek eduki bera partekatzen dute.
Lehen orrialdeak eta orrialde bakoitiek/bikoitiek eduki bera partekatzen dute.
Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen ezkerreko ertzaren eta orri-oinaren ezkerreko ertzaren artean.
Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen eskuineko ertzaren eta orri-oinaren eskuineko ertzaren artean.
Sartu zenbat leku nahi duzun mantendu testu-dokumentuaren beheko ertzaren eta orri-oinaren goiko ertzaren artean.
Lerroartea ezarpenak baliogabetzen ditu eta orri-oinaren eta dokumentu-testuaren artean dagoen arean orri-oina zabal daiteke.
Sartu orri-oinerako nahi duzun altuera.
Sartutako testua egokitzeko orri-oinaren altuera automatikoki doitzen du.
Orri-oinaren ertz bat, atzeko planoaren kolore bat edo atzeko planoko eredu bat definitzen du.