Goiburukoa

Goiburuko bat gehitzen dio uneko orrialdeari. Goiburukoa orrialdearen goiko marjinan dagoen area bat da, testua edo grafikoak eransteko balio duena.

Nahi izanez gero, goiburukoan ertzak eta atzeko planoaren betegarria ere gehi daitezke.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Orrialde-estiloa - Goiburukoa fitxa.

Choose View - Styles - open context menu of a page style entry and choose New/Edit Style - Header tab.


Orrialde-marjinetaraino goiburu bat zabaldu nahi baduzu, txertatu marko bat goiburuan.

Goiburukoa

Ezarri goiburukoaren propietateak.

Goiburukoa aktibatuta

Goiburuko bat gehitzen dio uneko orrialde-estiloari.

Eduki bera ezker/eskuin

Orrialde bikoiti eta bakoitiek eduki bera partekatzen dute.

Eduki bera lehen orrialdean

Lehen orrialdeak eta orrialde bakoitiek/bikoitiek eduki bera partekatzen dute.

Ezkerreko marjina

Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen ezkerreko ertzaren eta goiburukoaren ezkerreko ertzaren artean.

Eskuineko marjina

Sartu zenbat leku utzi behar den orrialdearen eskuineko ertzaren eta goiburukoaren eskuineko ertzaren artean.

Tartea

Sartu zenbat leku nahi duzun mantendu goiburukoaren beheko ertzaren eta dokumentu-testuaren goiko ertzaren artean.

Erabili tarte dinamikoa

Tartea ezarpena baliogabetzen ditu eta goiburukoaren eta dokumentu-testuaren artean dagoen arean goiburua zabal daiteke.

Altuera

Sartu goiburukorako nahi duzun altuera.

Doitu automatikoki altuera

Sartutako testua egokitzeko goiburukoaren altuera automatikoki doitzen du.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.

Gehiago

Goiburukoaren ertz bat, atzeko planoaren kolore bat edo atzeko planoko eredu bat definitzen du.

Emaguzu laguntza!