Moztu

Hautatutako grafikoak mozten eta eskalan jartzen ditu. Grafikoa jatorrizko tamainara lehenera daiteke.

Komando hau erabiltzeko...


Moztu

Erabili area hau hautatutako grafikoa mozteko edo eskalan jartzeko, edo zuriunea gehitzeko grafikoaren inguruan.

Mantendu eskala

Mozten ari zarenean grafikoaren jatorrizko eskala mantentzen du. Horrela, grafikoaren tamaina aldatzen da soilik.

Mantendu irudi-tamaina

Mozten ari zarenean grafikoaren jatorrizko tamaina mantentzen du. Horrela, eskalaren tamaina aldatzen da soilik. Grafikoaren eskala txikitzeko, hautatu aukera hau eta sartu balio negatiboak mozketa-koadroetan. Grafikoaren eskala handitzeko, sartu balio positiboak mozketa-koadroetan.

Ezkerrean

Mantendu eskala aukera hautatzen bada, sartu kopuru positibo bat grafikoaren ezker ertza mozteko edo kopuru negatibo bat zuriunea gehitzeko grafikoaren ezkerraldean. Mantendu irudi-tamaina aukeratzen bada, sartu kopuru positibo bat grafikoaren eskala horizontala handitzeko edo kopuru negatibo bat grafikoaren eskala horizontala txikitzeko.

Eskuinean

Mantendu eskala aukera hautatzen bada, sartu kopuru positibo bat grafikoaren eskuin ertza mozteko edo kopuru negatibo bat zuriunea gehitzeko grafikoaren eskuinaldean. Mantendu irudi-tamaina aukeratzen bada, sartu kopuru positibo bat grafikoaren eskala horizontala handitzeko edo kopuru negatibo bat grafikoaren eskala horizontala txikitzeko.

Goian

Mantendu eskala aukera hautatzen bada, sartu kopuru positibo bat grafikoaren goi ertza mozteko edo kopuru negatibo bat zuriunea gehitzeko grafikoaren goialdean. Mantendu irudi-tamaina aukeratzen bada, sartu kopuru positibo bat grafikoaren eskala bertikala handitzeko edo kopuru negatibo bat grafikoaren eskala bertikala txikitzeko.

Behean

Mantendu eskala aukera hautatzen bada, sartu kopuru positibo bat grafikoaren beheko ertza mozteko edo kopuru negatibo bat zuriunea gehitzeko grafikoaren behealdean. Mantendu irudi-tamaina aukeratzen bada, sartu kopuru positibo bat grafikoaren eskala bertikala handitzeko edo kopuru negatibo bat grafikoaren eskala bertikala txikitzeko.

Eskala

Hautatutako grafikoaren eskala aldatzen du.

Zabalera

Sartu hautatutako grafikoaren zabalera ehunekotan.

Altuera

Sartu hautatutako grafikoaren altuera ehunekotan.

Irudi-tamaina

Hautatutako grafikoaren tamaina aldatzen du.

Zabalera

Sartu hautatutako grafikoaren zabalera.

Altuera

Sartu hautatutako grafikoaren altuera.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.

Jatorrizko tamaina

Hautatutako grafikoa jatorrizko tamainara itzultzen du.

Emaguzu laguntza!