LibreOffice 7.1 laguntza
Hautatutako objektuen ertzen aukerak ezartzen ditu Writer edo Calc aplikazioetan.
Ertzaren kokapena, tamaina eta estiloa zehatz daitezke Writer edo Calc aplikazioetan. LibreOffice Writerren ertzak gehi daitezke orrialde, marko, grafiko, taula, paragrafo, karaktere eta objektu kapsulatuetan.
Taula oso baten ertza aldatzeko, kokatu kurtsorea taula-gelaxka batean, saguaren eskuineko botoiaz egin klik, aukeratu Taula, eta ondoren egin klik Ertzak fitxan. Taula-gelaxka baten ertza aldatzeko, hautatu gelaxka, egin klik saguaren eskuineko botoiaz, aukeratu Taula, eta ondoren egin klik Ertzak fitxan.
Hautatu aplikatuko den ertz aurredefinitua.
Taula edo kalkulu-orri batean bazaude, aurrez definitutako ertzak gehi edo ken ditzakezu. Erabili Taula-barra barrako Ertzak ikonoa.
Egin klik aplikatu nahi duzun ertz-estiloan. Aurrebistan hautatutako ertzetan ertza aplikatzen da.
Hautatu hautatutako ertzean erabili nahi duzun marra-kolorea.
Zehaztu zenbat leku utzi nahi duzun ertzaren eta hautapen-edukiaren artean.
Zehaztu zein distantzia utzi nahi duzun ezkerreko ertzaren eta hautapen-edukiaren artean.
Zehaztu zein distantzia utzi nahi duzun eskuineko ertzaren eta hautapen-edukiaren artean.
Zehaztu zein distantzia utzi nahi duzun goiko ertzaren eta hautapen-edukiaren artean.
Zehaztu zein distantzia utzi nahi duzun beheko ertzaren eta hautapen-edukiaren artean.
Betegarri-ezarpen berdinak aplikatzen ditu lau ertzetan, beste distantzia bat sartzen denean.
Ertzetan itzal-efektua ere aplika daiteke. Emaitza onenak lortzeko, efektu hori aplikatu soilik lau ertzak ikusgai daudenean.
Dokumentuko marko batean ainguratutako grafikoek edo objektuek ezin dute markoaren neurria gainditu. Marko guztia betetzen duen objektuaren ertzetan itzal bat aplikatzen baduzu, objektuaren tamaina txikitu egiten da itzalak bistaratzeko.
Egin klik hautatutako ertzek izango duten itzal-estiloan.
Sartu itzalaren zabalera.
Hautatu itzalaren kolorea.
Uneko paragrafoaren edo hautatutako paragrafoen propietateak zehazten ditu.
Uneko paragrafoaren ertz-estiloa eta itzal-estiloak hurrengo paragrafoarekin fusionatzen dira. Estilo horiek fusionatzeko ezinbestekoa da: hurrengo paragrafoaren eta uneko paragrafoaren estiloen koskak, ertzak eta itzalak berdinak izatea. Paragrafo-estiloan ere aukera hau erabilgarria da.
Writer taula batean elkarren alboko gelaxketako ertz-estilo desberdinak fusionatzen ditu, ertz-estilo bakarra hartuta. Propietate hori Writer dokumentu bateko taula oso baterako da baliozkoa.
Arauak estu daitezke instrukzio batean, atributu sendoenak jarraitzen du. Adibidez, 2 puntuko zabalerako ertz gorri bat baldin badago gelaxka batean eta ondoko gelaxkan 3 puntuko zabalerako ertz urdina, bi gelaxken arteko ertza 3 puntuko zabalera duen ertz urdina izango da.