LibreOffice 24.8 laguntza
Ezarri paragrafo batean tabulazioaren kokagunea.
Nahi izanez gero, tabulazioen kokaguneak ezartzeko erregela erabil daiteke.
Hautatu tabulazio mota bat, sartu neurri berri bat eta egin klik Berria eremuan. Nahi izanez gero, tabulazioan erabili behar diren neurri-unitateak zehatz daitezke (cm zentimetro adierazteko edo " hazbete adierazteko). Lehen tabulazioaren ezkerraldean dauden tabulazioak kentzen dira.
Hautatu aldatu nahi duzun tabulazio mota.
Tabulazio honen izena Ezkerrean/Goian da Asiako hizkuntzen euskarria gaituta badago.
Testuaren ezkerreko ertza tabulazioan lerrokatzen du eta testua eskuinerantz zabaltzen du.
Tabulazio honen izena Eskuinean/Behean da Asiako hizkuntzen euskarria gaituta badago.
Testuaren eskuineko ertza tabulazioan lerrokatzen du eta testua ezkerrerantz zabaltzen du.
Testuaren erdialdea tabulazioan lerrokatzen du.
Zenbaki baten dezimal puntua tabulazioaren erdialdean lerrokatzen du eta testua tabulazioaren ezkerraldean.
Sartu dezimalen bereizle gisa tabuladore dezimalak erabiltzeko karakterea.
Zehaztu tabuladorearen ezkerrean zein karaktere erabili behar diren betegarri gisa.
Ez betetzeko karaktereak txertatzen ditu edo lehendik dauden betetzeko karaktereak kentzen ditu tabulazioaren ezkerrean.
Tabulazioaren ezkerreko leku hutsa puntuekin betetzen du.
Tabulazioaren ezkerreko leku hutsa marrekin betetzen du.
Tabulazioaren ezkerreko leku hutsa betetzeko lerro bat marrazten du.
Tabulazioaren ezkerrean dagoen leku hutsa betetzeko karakterea zehatz daiteke.
Uneko paragrafoan definitutako tabulazioa gehitzen du.
Kokalekuan definitutako tabulazio guztiak kentzen ditu. Ezkerrean tabulazioak tabulazio lehenetsi gisa ezartzen ditu bitarte erregularretan.