Koskak eta tarteak

Paragrafoaren kosken eta tarteen aukerak ezartzen ditu.

note

Elkarrizketa-koadro honetan erabilitako neurri-unitateak aldatzeko, aukeratu - LibreOffice Writer - Orokorra eta hautatu neurri-unitate berria 'Ezarpenak' arean.


Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Paragrafoa - Koskak eta tarteak fitxa.

Choose View - Styles - open context menu of an entry and choose New/Edit Style - Indents & Spacing tab.


Koska

Zehaztu zenbat leku utzi behar den ezkerreko eta eskuineko orrialde-marjinaren eta paragrafoaren artean.

Testuaren aurretik

Sartu zenbateko koska jarri nahi duzun paragrafoaren eta orrialde-marjinaren artean. Paragrafoa orrialde-marjinarantz zabaldu nahi baduzu, sartu zenbaki negatibo bat. Ezkerretik eskuinera idazten diren hizkuntzetan, paragrafoaren ezkerreko ertza ezkerreko orrialde-marjinatik koskatzen da. Ezkerretik eskuinera idazten diren hizkuntzetan, paragrafoaren eskuineko ertza eskuineko orrialde-marjinatik koskatzen da.

Testuaren ondoren

Sartu zenbateko koska jarri nahi duzun paragrafoaren eta orrialde-marjinaren artean. Paragrafoa orrialde-marjinarantz zabaldu nahi baduzu, sartu zenbaki negatibo bat. Ezkerretik eskuinera idazten diren hizkuntzetan, paragrafoaren eskuineko ertza eskuineko orrialde-marjinatik koskatzen da. Eskuinetik ezkerrera idazten diren hizkuntzetan, paragrafoaren ezkerreko ertza ezkerreko orrialde-marjinatik koskatzen da.

Lehen lerroa

Adierazten duzun tamainako koska jartzen dio paragrafo baten lehen lerroari. Alderantzizko koska bat sortzeko, sartu balio positibo bat "Testuaren aurretik" aukeran eta balio negatibo bat "Lehen lerroa" aukeran. Zenbakitzea edo buletak dituen paragrafo baten lehen lerroari koska jartzeko, aukeratu "Formatua – Buletak eta zenbakitzea - Kokagunea".

Automatikoa

Automatikoki koskatzen du paragrafo bat letra-tamainaren eta lerro-tartearen arabera. Lehen lerroa koadroko ezarpenari ez ikusiarena egingo zaio.

Tartea

Zehaztu hautatuko paragrafoen artean zenbat leku utzi behar den.

Paragrafoaren gainean

Zehaztu hautatutako paragrafoaren gainean zenbat leku utzi behar den.

Paragrafoaren azpian

Zehaztu hautatutako paragrafoaren azpian zenbat leku utzi behar den.

Ez gehitu zuriunerik estilo bereko paragrafoen artean

Paragrafo honen aurretik edo ondoren zehaztu den edozein tarte ez da aplikatuko aurreko edo hurrengo paragrafoak estilo berekoak direnean.

Lerroartea

Zehaztu paragrafo batean lerro artean zenbat leku utzi behar den.

Soila

Uneko paragrafoan lerroarte bakuna ezartzen du. Hori da lehenetsitako ezarpena.

Lerroartea 1 ikonoa

Lerroartea 1

1,15 lerro

1,5 lerroko lerroartea ezartzen du.

Lerroartea 1,15 ikonoa

Lerroartea 1,15

1,5 lerro

1,5 lerroko lerroartea ezartzen du.

Lerroartea 1,5 ikonoa

Lerroartea 1,5

Bikoitza

Bi lerroko lerroartea ezartzen du.

Lerroartea 2 ikonoa

Lerroartea 2

Proportzionala

Hautatu aukera hau eta ondoren sartu balioa ehunekotan, koadroan. Koadro horretan % 100a lerroarte bakuna da.

Gutxienez

Koadroan sartutako balioa gutxieneko lerroarte gisa ezartzen du.

tip

Paragrafo batean letra-tamaina bat baino gehiago erabiltzean, lerroartea letra-tamaina handienari egokitzen zaio automatikoki. Lerro guztietan tarte bera nahi baduzu, letra-tamaina handienarekin bat datorren balioa jarri behar duzu Gutxienez eremuan.


Aurretik

Bi lerroren artean txertatutako tarte bertikalaren altuera ezartzen du.

Finkoa

Lerro-tartea ezartzen du koadroan sartu den balioarekin zehatz-mehatz bat egin dezan. Horrek moztutako karaktereak sortu ditzake.

/

Sartu lerroartean erabili behar den balioa.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Emaguzu laguntza!