LibreOffice 7.6 laguntza
Ezarri tipografiaren aukerak asiar hizkuntzetako fitxategien gelaxka edo paragrafoentzako. Asiar hizkuntzen euskarria gaitzeko, aukeratu Aukerak elkarrizketa-koadroko Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntza, eta ondoren hautatu Enabled kontrol-laukia Asiar hizkuntzen euskarria arean. Asiar tipografiaren aukerei ez ikusi egingo zaie HTML dokumentuetan.
Ezarri lerro-jauzien aukerak asiar hizkuntzetan idatzitako dokumentuetan.
Zerrendako karaktereak saihesten ditu lerroaren hasieran edo amaieran.Karaktereak aurreko edo hurrengo lerroan birkokatzen dira. Murriztutako karaktereen zerrenda editatzeko, aukeratu - Hizkuntza-ezarpenak - Asiar diseinua.
Komek eta puntuek lerroa zatitzea eragozten du. Aldiz, karaktere hauek lerroaren amaieran gehitzen dira edo orrialde-marjinan.
Tarte bat txertatzen du testu alfabetikoaren eta ideografikoaren artean.